Deserriko karrikak
Deserriko karrikak
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-54-1
azala: Garbińe Ubeda
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
1996, poesia
 

 

HITZ HAUTSIAK

 

Aurrez esan behar zenidan

zein zen gure egiteko nagusia.

Luzea izanen da gaurko gai zerrenda,

kooperatu beharra daukagu

nekez ailega baikaitezke akordura bestela.

 

Helbide gabe bizi zaretenoi

nora idatzi jakin ahal izan bagenu...

Baina ausente omen zaude,

eta hogeita lau ordu besterik ez ditugu

zubi-lanak egiteko.

 

Berantetsirik nago,

nire eskuak zurea bilatzen du etsi gabe,

lohiri desabitatua da gure auzoa zu gabe.

Nik ez dizut eskatu lehen su-lerrora joateko,

ezta ere gure artekoa betiko ahanzteko.

 

Nola esanen nizuke:

honela luze jarraituz gero,

deklaratu gabeko gerra bakoitza

maitatzeko aukera galdua da,

edo antzeko zerbait.