Deserriko karrikak
Deserriko karrikak
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-54-1
azala: Garbińe Ubeda
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
1996, poesia
 

 

ATEA JO DUTE

 

Neure esku dagoen guztia egin dut

bebarruak ondo zarratzeko,

baina ez dago aditua zertan izan

nire bakardadea eta zurea

sinonimoak direla ulertzeko.

 

Arriskutsuegia litzateke orain partitzea,

oso bustiak daude karrikak.

Utzidazu esku horiek berotzen,

titiburuak ahora ekartzen,

zure erbestea alderik alde zeharkatzen.

 

Txandaka egingo dugu hausnarra

loak erabat har ez gaitzan.

Nire bularraren jabetza emana nizuke

ikaztutako begiek zainduko ez bagintuzte.

 

Bakartasunaren gotorlekuetan bizi gara ezinbestez,

etxetik irten eta deserria da lehenbiziko kalea.

Estratan behera doa arimarik gabeko gabardinaduna,

eskularruokin etsi beharko dugu aurtengoa.