Aurkibidea
SINGALANTENEA (RUE TOURASSE)
AGORRETA KARRIKA
11 RUE IDUZKILEKU
PLACE D'ESPAGNE
CARREFOUR DES ÉVADÉS
Aurkibidea
SINGALANTENEA (RUE TOURASSE)
AGORRETA KARRIKA
11 RUE IDUZKILEKU
PLACE D'ESPAGNE
CARREFOUR DES ÉVADÉS
ZER DIOZU
Oso goiz jaiki zinen nire besartetik igandea izateko.
Ez da heldu hona birika itorik, eztarri ebakirik.
Zaude lasai, hemen arriskutik lekora gaude,
zure begiek asago behatuko dute.
Badut zure oinazearen berri,
ez da moldaerraza izan zure bardako askieza
uhin-hartak gure amesgaiztoen labarra jo duenean.
Ezin errendaturik gabiltza gainera datorkigun berdatea,
garaiz genbilzke haatik
bederatzi-lau-hiru aurre-zenbakia markatzeko.
Atzen-esku izateak badauka bere onura.
Fiteegi doan minutorratzak ez bezala
desizenez estalitako begitarteak nahi genituzke ezagutu,
debekua ederragoa izan dadin.
Ez dut nire burua haien izuen landetara entregatuko,
oraindik badugu ortuts ibiltzeko adina amildegi,
forentseak mende hau jasotzeko agindua eman arte
gutxienez.