Deserriko karrikak
Deserriko karrikak
2002, poesia
88 orrialde
84-95511-54-1
azala: Garbińe Ubeda
Mikel Ibarguren
1967, Zestoa
 
2011, poesia
1996, poesia
 

 

ERDIZKA

 

Mugak gainditu behar ditugun honetan

nire eskuek ez dute non pausaturik,

ez dute non beroturik,

zure arnas epelak baino ez lituzke lasaituko.

 

Ez gaituzte elkarrekin nahi,

erdizka biziarazi nahi gaituzte.

Orain handiegi daukazun jertsea lakoa da

zure bakarraldia gauaren bestaldean.

 

Iristen ez den eguantzaren aiduru nago:

lur honek hauskor jarraitzen du oinpetan

eta etengabe komunikatzen ari den

telefonoa da zure erantzuna.

 

Lanbro guzti honek eta euri ezak

artega naukate, zure arnas epelaren zain,

nire dardara arakatzen duen inularrak

aurrez aurre begiratzen didanean.

 

Zail da egunero zure aldera egitea.

Hauxe da gaurkoak eman duena:

beste era batera izatea nahiko nuke baina

gaur hogei lerro baino ez dauzkat zuretzat.