23
Acab Acab non daukazu arrankazia
Acab Acab figura ituna gainaldean
Uhainak arrain makurtuak kriseilu kulunkariak
arrainak gaua bezain hotzak
hodei txuri bat sarda bat balea
bere zainak azal gaineko ibai barreiatuak
eta gainaldean
loro lore beilegia bere ametsak kontari:
ikusi nituen ero bizi ziren hiriak
eta hango kaleetako txirrin elektrikoak
baina orain nire postale bilduman
begi guztien so guztien testigantza dira
Acab Acab isilean irentsiz
Acab Acab gizalegezko negargura
Loaldi eternoan arrainak ozeanoekin amets
eta karelean aluminiozko txori bat
itzalik bakartiena deusezera begira
loaldi eternoan desiorik sutsuena
Acab Acab figura ituna gainaldean