15
 
Zutitu naiz ikusteko 
txori txikien itzalak xahututa 
teilatu tontorretan 
denboraren piztien erostak josita 
odol eta hausterrezko malko hauetan 
zeren hain hotz dagoenean haizea 
zein urdin zerupaperak 
 
Zutik sentituz aiztoaren sorbatzean banengo bezala 
urteen sama sentituz 
izualdi moreztatutan barrenatuz 
gezurrezko aginak zabaltzen 
gorrotoz... 
 
Eta oraindik mendiek ez dute arnasik hartu 
ez odolezko ibaiek hildoak estali... 
zutitu naiz eta hiri krudelaren lepoa ikusi 
bidaiari bakartiaren harridurarekin 
eta galdu ere galdu adia 
murmurioz poblaturiko neon argietan 
edo huts ixilen hoztasunean