Berbak legezko aiztoak
Berbak legezko aiztoak
1990, poesia
54 orrialde
84-86766-29-X
azala: Joanes Urkixo
Joanes Urkixo
1955, Bilbo
 
 

 

8

 

                                        Oh the wind the wind is blowing

                                        thru the graves the wind is blowing

 

Paradisu ilunen haizea niregandik ihes eginik

zure pausoak marka zitzakeen erlojuaren gainetik

 

Gure begien arteko kale lerro okertu hau

alarma gorrirekin ernari

mundua hondoratuta gu ere amilduz goazela apurka

 

Berantesten dut adiskidea

eta hotz etengabeak izar lokak itzalerazten ditu

 

Begirada biluzizko gertaeren oihartzuna maitasuna

stop zuhaitz argitsuak hostokatzen ari dira bai begira

ezarriko dugu itxaropena —9 mm parabellum— argira?

mahai gainean dago eta urrundik tiro tira

ate batek ez ditu distantziak hausten sikira