2
Koskortuko dira oraindik itxaropena eta balkoiko geranioa
Diotsat nik etxerako zidor aldaezinean jarraitzen didan itzalari
Buruaz dagiot adei herabetia makurtzeko kapelarik ez daukadala
Hosto zimelotan irla urrunak dakarzkidan brisara munduegileari
Eta parajeak mugidagabe dirau zuregandik ihes egitean
Semaforo gorrian gelditurik euriari jaurtiki diot galdera
Ea zertarako balio duen gaueko hiruretan zuregatik masturbatzeak
Ba ote den beharbada esperman itotzea zerbezan baino goxoagoa
Baina zure begirada oh darling algodoizko fereka izan zen bart
(Goodbye my love zioen Marlowek eta nik ere badezaket
zigarroa ezpainetatik kendurik bazter honetan hozki errepika)
Hainbat panpin anfetaminatu zilarrezko teilatu horietan blai
Kalerik zuzenen hau Minosko laberinto elektrikoa
getting the hell out of it neonezko keak papurtuta