17
Eta orduan ekaitza zuregan eroria eta motorista hegalariak lainoan
Boteretsua dun lorategi errautsiaren murmurioa hire ahoan
Urre izoztua edaten duen arnasa haizetan esku lurruntsuak
Eta egunsenti epelean nire bihotzak itsasizarrak goitikatu zure masailetan
Bada zeruari ttuka suintement cathédrale vertébré supérieur
Oh ilargiak zamalkatzen du zidor berde-turkes batean ezpainak estuturik
Gauaren kutxiloek begiradak lez zauritzen dizute botila gartsu hori
Eta nolabait zentauroak bazter iheskorrei erasotzen die
Nire bihotzeko itsasikara ibai ubide lehortua mortua
Oh blues usain zaharra maitasunik ez nire pistolaren ahoan
Hondorik gabeko abenidan irudi zanpatuak datozkit buztan matematikoen antzera
Eta hemen in town gau berri bat gau arrunt bat gehiago
Amadisek bere ezpatak negar anpuluak isurtzen zituela
Zeruari ttuka leiho zabalean zehar
Edozeinek ikus lezake amets txikiei darien gatza
Eta hortxe bukatu zen kondaira udazkeneko haizea aienatzen den gisa