Berbak legezko aiztoak
Berbak legezko aiztoak
1990, poesia
54 orrialde
84-86766-29-X
azala: Joanes Urkixo
Joanes Urkixo
1955, Bilbo
 
 

 

14

 

Gorputzak etzanik egunsenti astunak

erraldoi isilak elurrez bilduak

doinuen bizkarrak arratsaren gelditasun gainean

bide bifurkatutan datorren hur

haren ezpainek nire bizitzaren ezpainak bustitzen dituen hur?*

guzti hau desfilatzen LIKE A PLAYBACK OF aiztokadak

amodio ezinezko komeriak eskainiz desfilatzen

 

Eta hala ere itxaropenezko txanpon uholde bat

eta hitz gartsu batzuk

erakusten zaizkie bere kartak azaldutako leku honen begiei

Eta amodioaren izaera bere adioarekin nahasten da

arratsari ematen gomutaldi zorro bat

magal gorien atetan metaturiko odola

bezain gomutaldi zoliak

zeren soilik bakartasun egiazkoan dira betazal itxiak

soilik hartan sortzen hilobi berriak

 

Gorputz biluzien egunsentiak non dena den litekeena

zerumuga antzematen den gailurra ezezik

 

*Hur?:    Alfa egunsentia da

              edo 3000 kilometroko fantasia hutsala

              edo oihuka sorturiko zilbor hestea

              edo «kontuz alfa hauskorra»