12
Haizeteak orre dagi
leihoetako gibelate herdoilduetan
goizeon suzko arnas bat darigu
erraietatik ezpainetara
eta ur istiltsuak astintzen ari dira artega
nire oinpetan.
Salgai depreziatu mordo honen bitartean
hotsa
gor eta mutu datorkit
(gizarte metalikoaren hotsa)
eta haren isladaren kulunkan
eztialdi arrotz batek estali nau poliki-poliki
eguzkiaren urre gartsua nire zainetan barreiatuz
haizearen bihurguneetan nire ilea
sakabanatuz