13
Hautsi dezagun samindura egunsentiaren mailuarekin
Gorde dezagun hodei bat geure begien azpian
Eta irakatsi harriei egunerokoaren izena
Ezpain zorrotzak legezko piziti erraldoiak
Negua halako aztarna laga duzuen pizti egarriak
Zidorretan pausua oker ezazue oker
Gela hotz hauetan azkon pozoitsuak
Harrapa ez zaitzaten
Nire oinazean babesturiko ezpain miretsiak
Irribarre zoro hegalariak
Txori bidaztien antzera jendetzaren gaindi igaro
Nire begietan isiltzen ez diren ezpainak
Sekretuen zuhaitza desohostu egiten dutenak
Ispiluen diztirak, aurpegi zahar ezagunak
Zeru triskatuaren islada aintzina ezkututakoa