22
Laino nabarra Botxoan
beirazko altzairua xut ejaculatio precox
txakur bat usnan Tampax kaja huts batean
eta berripaper horixka:
Casa de Masajes Carmina
discrec
garant
(edo halako zerbait)
zigarrokinak eta Coca Cola
hau duk hau bizimodua dio ardozaleak
ontzia azken tantaraino agorturik
lasai egon behar duk beraz
ezer ez bait da bere tokitik mugituko
Laino nabarra Botxoan
politagorik ez det ikusi
Londresen larrua jotzeko zorian
aurkitu nintzenetik
eta hemen tabernako guztien aurrean
egian diotsat aixkiria
me s,estácabando la vida
letxes ere!!