3
Bilbo Bilbo sutan dagoen berba mingotsa
erlojuak dioenean zoro hori ez dago zure eskuentzat pianorik
euria mara-mara erortzen 3x4 allegro moderato eta
Eros gordean euritakorik gabeko ibiltari bakartiei begira
Zenbat amets bazter honetan josi eta betirako galdu ziren
azken batean ez bait ziren metalezko murraila bat baizik
zerumuga ixten duena irribarre izoztu guztion gainetik
metalezko murraila denboraren fosil xuria
uhainaren apar iheskorra
Bilbo Bilbo maskaratua gure begien kolorekoa
sukarrez populaturiko deuseza uralitazko zerua
parke hezea non zementuzko pan arbolak papurtu egin diren
eta bitartean hego haizeak etorkizunezko gazteluak dakartza
hilzori amaigabe honen izerdiak betirako isuri daitezen