20
 
Hartu nire eskuak eta mun egien 
ez zeukaten odolik mailuki ustelak baizik 
merkatuko sasilore saltzailearen izerdia 
Heldu nazan eskutik eta ihes egin nirekin 
Bilgailua gasolinaz bete eta motorea 
martxan jarririk hiritik ihes 
Han txakurrak odol hotzean hil eta 
hari elektrikoetan urkatzen dituzten hiritik ihes 
Han olio ibaien goaia 
trenbide izoztuaren gainetik 
bide egiten duen hiritik ihes 
 
So egien nire begiei eta han ikusi 
ero naizen hau minutuen orratzari segika 
kale mortu eguzkigabeetan barrena 
So egien munstroei 
hantxe zeuden zaunka gure aztarnetan usnan 
So egien baina gu biok hala ere 
bide ertzean cannabis lorean high eta 
nekez egingo dinate gure gurpilek bira 
bihar goizeko urrearen gezien azpian