16
Kale huts eta oihartzunez beteriko honetan
azkeneko barrikadan galduriko amets zimela aurkitu dut
zuhaitz erraldoietan bere sustraiak erajota
baina ez da orain berriro jasotzeko tenorea
ez eta ere txakur deslaiak berriro izango
ekaitz elektriko haiek iratzarriak
Eta kale barrenean hiriaren harresian
zentinela nekaezina inularrean itzala
gorribeltzean ezabatua eguzkiaren sarean
Hitzik barik bere ezpainek esan didate
sekula ez duk Praga ikusiko
ez oh ez eta ere haren mila dorreak
Eta ez dela orain berriro jasotzeko tenorea
hiriko asfaltotik aintzinako arrastoak
eta agian gero gaua oldarka etortzean
zaldi zurian asapalan joango naiz
mailukizko zeruan zazpi burudun izarrak
eta nire oinpetan urtuko eulibeltzak bailiran
Ikaroren hegaletan egingo dut ihes
Pragara Pragara Pragara