Poesia kaiera
Poesia kaiera
Anna Akhmatova
itzulpena: Josu Landa
2022, poesia
64 orrialde
978-84-17051-95-2
Anna Akhmatova
1889-1966
 
 

 

[belo ilun pean eskuak lotuz]

 

Belo ilun pean eskuak lotuz...

“Zergatik zaude hain zuri-zuri?”.

Nire maitea baitut mozkortu

emanez samin latz bat edari.

 

Nola ahantzi? Zabuka irten zen,

ahoa trauskil, minez bihurrika...

Oinak airean abiatu nintzen

atariraino hari segika.

 

Arnasestuka, oihu nik: “Txantxa

zen dena. Hilko bainaiz, ez joan”.

Intrigaz baina lasai, irri-antzaz

berak: “Ez egon korronteen joan”.

 

Сжала руки под темной вуалью... / Отчего ты сегодня бледна? / — Оттого что я терпкой печалью / Напоила его допьяна. // Как забуду? Он вышел, шатаясь, / Искривился мучительно рот... / Я сбежала, перил не касаясь, / Я бежала за ним до ворот. // Задыхаясь, я крикнула: Шутка / Всё, что было. Уйдешь, я умру. / Улыбнулся спокойно и жутко / И сказал мне: Не стой на ветру.