Hitzak I
Beverlyrentzat
Arroilan behera
turrustan zihoazen
jendea eta odola
Iralekuan
eskueratik kanpo
txakur bat ari zen uluka
Ezpain arteko buru batek
zabaldu zuen
munduaren ahoa
Bularrak
usapalak iduri
saihetsetan ditu pausaturik
Haurrak xurgatzen du
etortzeko diren hitzen
hari zuria
Words I
Down the gorge / ran / people and blood // In the bracken / beyond touch / a dog howled // A head between lips / opened / the mouth of the world // Her breasts / like doves / perch on her ribs // Her child sucks the long / white thread / of words to come