Hau ez da gerra bat
Hau ez da gerra bat
Mikel Ayllon
Azaleko irudia: Igor Arzuaga
Diseinua: Metrokoadroka
2024, antzerkia
126 orrialde
978-84-19570-22-2
Mikel Ayllon
1980, Laudio
 
 

 

Biografiak

 

 

PISZIFAKTORIA IDEIEN LABORATEGIA

 

      2016an sortu zuten konpainia Igor Arzuaga musikariak eta Mikel Ayllon idazleak, kezka baten inguruan dantzan: mugak ikertzea, bai arte diziplinen artean dauden muga lausoak zein errealitatearen eta fikzioaren artekoak. Lengoaia desberdinak hibridatu eta munstro artistikoak sortzea zen haien asmoa, kosta egingo direnak sailkatzen. Izan ere, konpainiaren obrak ez dira antzezlan huts bat edo musika pieza huts bat edo performance bat. Hori guztia dira, baina ez hori bakarrik, bizitza bera bezala.

      Mara feat. Milay izan zen haien lehen lana, eta haren ondotik etorri dira Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren laguntza jaso duten Takoidun zapata gorria, Elkar ezagutu genuen eguna eta Noiz utziko dio euria egiteari. Loraldia jaialdirako Maskararen azpiko karmina audiogida dramatikoa sortu zuten. Donostiako Poltsiko Jaialdiaren laguntza izan zuten, berriz, Ivanka antzezlana sortzeko. Horien ondotik etorri dira Asfaltoaren azpian, euria (Karrikan bekarekin) eta EITBrentzako Daniel|a| websaila. Taldearen azken lanak, aldiz, liburu honetan jasota dauden Hau ez da gerra bat (Thusiarekin lankidetzan), Bunker eta Hau gerra bat da (Hizkibridoak-en laguntzarekin) izan dira.

      Bide horretan, artista askoren ondoan ibili dira. Batzuek proiektu batean edo bitan parte hartu dute, eta besteren bat, Irati Agirreazkuenaga aktorea kasu, taldean geratu da, bidea urratzen.

 

 

MIKEL AYLLON CORRAL

 

      1980an jaio zen Laudion. Itzulpengintza eta Interpretazio gradua eta Antzerki Ikasketa Aurreratuen masterra ikasi ditu. 2015ean eman zuen argitara bere lehen literatur lana, Ez tiro egin anbulantziei nobela (Elkar), Igartza beka irabazi ondoren. 2020an argitaratu zuen bigarrena, Zoriontsuak izatea aukeratu genuen ipuin-liburua (Elkar), Donostia Hiriko Kutxa Literatura Saria irabazi ondoren. Horrez gain, Ganbila bildumako Esperoan liburu kolektiboan ere parte hartu du. Piszifaktoria Ideien Laborategiaren sortzaileetako bat da eta dramaturgo eta zuzendari lanetan aritzen da konpainia horretan.

 

 

 

 

 

 

Eskerrik asko Marta, Miguelón, Gabi, Aiora, Iholdi, Amaia, Iñaki, Aitor, Marc, Betitxe, Esti, Maite, Aitziber, Kontxi, Begoña eta Rosa, zuek gabe hau guztia ez litzateke deus, letrak liburu batean baino ez.

 

Piszifaktoria Ideien Laborategia