Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
2. bataila: Gerra-zelaiko belarraren usaina ilunabarrean
Interludioa: Bala-zorroen gainetik paseatzea udazkenean
3. bataila: Granadekin jolasten galdu genituen atzamarrak
Interludioa: Begiak irekita hil zirenak
5. bataila: Zertarako itzuli ginen, edo zergatik (egin gabeko galderak)
1. bataila: Gerra bat norberarena
3. bataila. Ilunabarra lubakitik
5. bataila. Eskerrak oraindik bizirik zauden
8. bataila. Idatzi nizun azkeneko gutuna (nahi baino baikorragoa)
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
2. bataila: Gerra-zelaiko belarraren usaina ilunabarrean
Interludioa: Bala-zorroen gainetik paseatzea udazkenean
3. bataila: Granadekin jolasten galdu genituen atzamarrak
Interludioa: Begiak irekita hil zirenak
5. bataila: Zertarako itzuli ginen, edo zergatik (egin gabeko galderak)
1. bataila: Gerra bat norberarena
3. bataila. Ilunabarra lubakitik
5. bataila. Eskerrak oraindik bizirik zauden
8. bataila. Idatzi nizun azkeneko gutuna (nahi baino baikorragoa)
LEHENENGO BONBARDAKETA
pianista (tarte batez denak isilik eta geldi egon ondoren, jendearen artetik atera da eta pianoari Besteen gerrak izeneko kantaren notak lapurtu dizkio.)
(Sirena-hotsak.)
off: Hiru mezu zahar dituzu. Lehen mezua. Duela 9 urte eta 24 egun.
zan (disko bat dauka eskuen artean): Lasai, Lei. Ulertzen dut. Beste egun baterako utziko dugu. Oparitu zenizkidan prakak jantzi ditut, eroso egoteko. Beti esaten didazu dantzan aritzeko garrantzitsuena eroso egotea dela. Eta beldurrik ez izatea. Eroso egotea eta beldurrik ez izatea. Baina berdin dio. Ez da ezer gertatzen. Beste egunen batean joango gara.
Taberna utzi beharko zenuke. Zenbat orduz egoten zara hor sartuta? Utzi beharko zenuke. Eta bizi. Aurkituko dugu modua aurrera egiteko. Bankuak lapurtuko ditugu. Benetan ari naiz. Bankuak lapurtu. Zu Bonnie eta ni Clyde. Edo alderantziz. Berdin dio. Beti uste duzu txantxetan ari naizela. Serioegia naizela. Ez dudala sinisten ameskerietan. Dena utzi eta bankuak lapurtu. Eta supermerkatuak. Eta arropa-dendak. Nik ere sinetsi dezaket ameskerietan.
Ez arduratu, Lei, joango gara beste egunen batean. Geratu lasai lanean. Dantzak itxaron dezake. Lanak, ez. Joango gara beste egunen batean. Bizitza osoa egongo gara elkarrekin, ezta? Hori esaten duzu beti. Bizitza osoa. Bizitza osoak egun asko ditu.
A! Disko bat lapurtu dut zuretzat. Bai, lapurtu. Eta bai, zuretzat. Benetan ari naizela esan dizut. Nik ere badakit erromantikoa izaten. Merkataritza-zentroan hartu dut. Urduri nengoen. Zein lapurtu dudan ere ez dakit. Baina zer axola dio?
Opari bat da. Zuretzat. Gure lehenengo urteurrena ospatzeko. Gure lehenengo urteurrena. Zurea eta nirea. Gurea. Gurea.
Dantzatuko dugu beste egunen batean, Lei.
Maite zaitut.
off: Mezuaren amaiera. Sakatu 1 gordetzeko. Sakatu 2 ezabatzeko.
lei: Bi.