Hau ez da gerra bat
Hau ez da gerra bat
Mikel Ayllon
Azaleko irudia: Igor Arzuaga
Diseinua: Metrokoadroka
2024, antzerkia
126 orrialde
978-84-19570-22-2
Mikel Ayllon
1980, Laudio
 
 

 

HAU EZ DA GERRA BAT

 

 

 

PERTSONAIAK

 

lei: 40 urte inguruko zibila.

zan: 40 urte inguruko zibila.

magenta: Militarra, garai bateko gerra desberdinetako jantziez jantzita.

 

 

AGERTOKIA

 

      Arratsaldea itzaltzen hasi da.

      Mahai bat eta bi aulki, taberna baten terrazan. Atzean, kolorez beztitzea maite duen zeru bat, lagunkoi batzuetan, zakar besteetan. Edo ziklorama bat, bestela. Eta egongela bat: sofa, apalak liburu eta diskoekin, mahaitxo bat bi aulkirekin, telefonoa, disko-jogailua, telebista. Gainean komun bat: komunontzia, konketa, bainuontzia, apain-mahai bat ispilu handi batekin, aulki bat, bi jantzi dotore, esekitoki batetik zintzilik.

      Sufre usaina dago, eta hurrengo egunak argitu arte iraungo du ekintzak.

      Uda gau bateko gerra bat, bost batailatan.

 

 

OHARRAK

 

      ‘/’ zeinuak esan nahi du bat-batean etengo dela hizketan ari den pertsonaiaren solasaldia, edo beste norbaitek etengo duela.