Hau ez da gerra bat
Hau ez da gerra bat
Mikel Ayllon
Azaleko irudia: Igor Arzuaga
Diseinua: Metrokoadroka
2024, antzerkia
126 orrialde
978-84-19570-22-2
Mikel Ayllon
1980, Laudio
 
 

 

BUNKER

 

(pianorako eta hiru ahotsetarako notturnoa)

 

 

 

 

PERTSONAIAK

 

lei: 40 urte inguruko zibila.

zan: 40 urte inguruko zibila.

magenta: Militarra, garai bateko gerra desberdinetako jantziez jantzita.

pianista

 

AGERTOKIA

 

Bunker bat, arrapaladan sartu den jende izutuz betea.

Magentak gidatu ditu barruraino. Jendearen artean, Lei, Zan eta Pianista daude.

Erdian, piano zimeldu bat, doi bat desafinatua.

Kanpoan epeletik dator gaua.

 

KANTUAK

 

Bertan aipatzen diren kantu guztiak Igor Arzuagak emanaldirako sortutakoak dira.