Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
2. bataila: Gerra-zelaiko belarraren usaina ilunabarrean
Interludioa: Bala-zorroen gainetik paseatzea udazkenean
3. bataila: Granadekin jolasten galdu genituen atzamarrak
Interludioa: Begiak irekita hil zirenak
5. bataila: Zertarako itzuli ginen, edo zergatik (egin gabeko galderak)
1. bataila: Gerra bat norberarena
3. bataila. Ilunabarra lubakitik
5. bataila. Eskerrak oraindik bizirik zauden
8. bataila. Idatzi nizun azkeneko gutuna (nahi baino baikorragoa)
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
2. bataila: Gerra-zelaiko belarraren usaina ilunabarrean
Interludioa: Bala-zorroen gainetik paseatzea udazkenean
3. bataila: Granadekin jolasten galdu genituen atzamarrak
Interludioa: Begiak irekita hil zirenak
5. bataila: Zertarako itzuli ginen, edo zergatik (egin gabeko galderak)
1. bataila: Gerra bat norberarena
3. bataila. Ilunabarra lubakitik
5. bataila. Eskerrak oraindik bizirik zauden
8. bataila. Idatzi nizun azkeneko gutuna (nahi baino baikorragoa)
HIRUGARREN BONBARDAKETA
pianista (Xabier Leteren Amaren bularra kanta jotzen hasi da. magenta abesten hasi da.)
(Sirena-hotsak.)
off: Sei mezu zahar dituzu. Lehen mezua. Duela 7 urte eta 24 egun.
lei: Ez dakit zer egin amarekin, Zan. Zure mezua entzun dut. Badakit zer egun den. Baina ez dakit zer egin amarekin. Ezin dut etxean bakarrik utzi, joder. Bere ahizpa naizela uste du. Ahizpa deitu dit. Atetik sartu naizenean ahizpa deitu dit, Zan. Eta gero ez dakit zer esan duen. Hitzak mingainean endredatu zaizkio.
Beste egun batean joango gara. Ezin dut horrela utzi. Badakit gaur zela eguna. Baina beste egun batean joango gara. Edo datorren urtean. Egun honetan. Datorren urteko egun honetan. Amarekin geratuko naiz orain. Eta gero lanera joan behar dut.
Non zaude? Zergatik ez didazu telefonoa hartzen? Non zaude? Zer egingo duzu? Gero deituko dizut berriro.
off: Mezuaren amaiera. Sakatu 1 gordetzeko. Sakatu 2 ezabatzeko.
zan: Bi.
off: Sei mezu zahar dituzu. Bigarren mezua. Duela 7 urte eta 24 egun.
lei: Zan, ez didazu telefonoa hartu behar? Non zaude?
Burua lainotuta dauka, Zan. Ez al duzu ulertzen? Obsesionatuta zaude. Galderak egiten dizkiodanean ez du erantzuten. Zuk bezala, Zan. Galderak egiten dizkiot eta ez du erantzuten. Zer nahi duzu? Non zaude? Esan dizut joango garela beste egunen batean dantzatzera. Edo barkuak itsasoratzen ikustera. Nahi duzuna. Baina gaur ezin dut. Non zaude?
Ez dakit zer egin amarekin. Ez dut zahar-etxe batean sartu nahi. Badakit zuk hori nahi duzula. Ezin dut nahi, Zan.
Deituko dizut gero berriro. Non zaude? Ez. Nahiago dut ez jakin non zauden.
off: Mezuaren amaiera. Sakatu 1 gordetzeko. Sakatu 2 ezabatzeko.
zan: Bi.
off: Sei mezu zahar dituzu. Hirugarren mezua. Duela 7 urte eta 24 egun.
lei: Ez dakit honek zentzurik daukan, Zan. Ez dakit ezerk zentzurik daukan. Ez al duzu ikusten zenbat gauza gertatzen zaizkidan? Dena gertatzen zait niri. Eta zu non zaude? Tabernara joan behar dut, Zan. Dirua behar dugu. Edo lapurtu al duzu behingoz bankuren bat?
Dantzatuko dugu datorren urtean. Edo banku bat lapurtzen duzunean. Maite zaitut, Zan. Baina ez dakit honek zentzurik daukan.
off: Mezuaren amaiera. Sakatu 1 gordetzeko. Sakatu 2 ezabatzeko.
zan: Bi.