Hau ez da gerra bat
Hau ez da gerra bat
Mikel Ayllon
Azaleko irudia: Igor Arzuaga
Diseinua: Metrokoadroka
2024, antzerkia
126 orrialde
978-84-19570-22-2
Mikel Ayllon
1980, Laudio
 
 

 

AZKEN BONBARDAKETA

 

pianista (Zertarako itzuli ginen, edo zergatik (egin gabeko galderak) kanta jotzen hasi da. Pianoaren ingurura joan dira magenta, lei eta zan. Eta ustekabean…)

 

(Sirena-hotsak.)

 

magenta (mugikor batean idazten ari da): Hau ez dela gerra bat. Hau ez dela gerra bat esaten zenuten. Baina ikusi al dituzue nire zauriak? Begiratu al diezue zuen gorputzei. Zauriz bete ninduzuen. Hau ez dela gerra bat esaten zenuten. Begiratu zuen gorputzei. Zuloz beteta daude.

            Arrastoak. Markak. Seinaleak. Gure gorputzak minaren mapak dira.

 

lei eta zan: Hau ez dela gerra bat esaten zenuen. Baina gorputza zauriz bete zenidan. Orain orbainak ditut zuretzat.

 

(Oraindik ezker-eskuin dantzan ari den metronomoa baino ez da entzuten.

 

Gero, iluntasuna.)

 

 

amaiera