Album
Formol Laborategia
Album
Formol Laborategia
Azaleko irudia: Dani Fano
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
174 orrialde
978-84-17051-96-9
 

 

Biografiak

 

 

FORMOL LABORATEGIA

 

      2019an eratu zen Formol Laborategia eta geroztik hainbat lan burutu ditu. Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak eskainitako Gazte Sortzaileak laguntzari esker eta Donostiako Tabakalerako Sortzaileen Gunean lehen egonaldi artistikoa egin ostean, Maketa antzerki pieza laburra sortu zuen, V. Zurrunbilo Euskal Arte Eszeniko Garaikideen jaialdian plazaratu zena. 2021eko Eztena jaialdiaren baitan, Lekuona Fabrikan aurre-estreinatu zuen kolektiboaren lehen antzezlana den Album. ehazek argitaratutako Bidenteak gara gogoeta liburuan parte hartu eta VI. Zurrunbilo jaialdian profesionalei zuzendutako mahai-ingurua dinamizatu zuen. Gazteen eta jarduera artistikoaren arteko bitartekaritza xede, Albumak Ikastetxeetan hezkuntza proiektua abian jarri zuen, eta Oihaneder Euskararen Etxean eta ehun ere eskaini da. Azken aldian, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluarekin elkarlanean ari da, emantzipazioari buruzko ikerketa bat abiapuntu. Egun, konpainiak Album ikuskizunarekin biran jarraitzen du.

 

 

 

EDURNE AZKARATE SOBRINO

 

      Gaztela eta Leongo Arte Dramatikoko Goi Mailako Eskolan ikasketak amaitu zituenetik tr Warszawa, Kamikaz Kolektiboa, Dejabu Panpin Laborategia, Axut! eta Artedrama konpainiekin egin du lan; egun, Metrokoadrokaren azken ekoizpenean parte hartzen du. Zuzendaritzan, eRRe, aldarri bat bertsoz ikuskizuna izan da bere azken lana. Aurretik, websail eta film laburretan parte hartu du, eta baita ETB1eko hainbat saio gidatu ere. Ikus-entzunezkoen alorrean azken agerpena Paul Urkijoren Irati filmean izan du. Euskal Kulturgintzaren Transmisioa graduondokoa eta Eszena Zuzendaritzan masterra burutu zituen Mondragon Unibertsitatean eta uniren.

 

 

MIKEL IBARGUREN ARRIETA

 

      Zestoako Interpretazio Eskolan hasi zen bere ibilbidearen lehenengo pausoak ematen. Oso gaztetatik, Una historia de Vasconia eta 3txulo telesailetan hasi zen lanean. Korosagasti eta Egunak eta lanak filmak protagonizatu ditu zineman. Bere azken lanak, El instante decisivo, Sueño bendito eta ETB1en estreinatu berri den Beti mugan telesailak dira. El último mono eta No abras más esas puertas dira telebistako bere azken lanak.

 

 

INTZA ALKAIN IBARGUREN

 

      Donostiako Arte Eszenikoen eskolan (aet) interpretazio ikasketak jaso eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (uab) Haur eta Gazte Literaturako ikasketak burutu zituen. Arthaus.Berlin edota Escuela Internacional del Gesto eskoletan trebatzen jarraitu eta egun Antzerki Ikasketa aurreratuen masterra (unir) burutzen ari da. Ene Bada Badu antzezlanean eta Berria tb eta Berria fm bezalako ikus-entzunezko proiektuetan ibilia da.