Album
Album
Formol Laborategia
Azaleko irudia: Dani Fano
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
174 orrialde
978-84-17051-96-9
Formol Laborategia
 
 

 

Loop

 

Kutxetan bizi gara.

Aurretik datorkigun nekeak nekatuak gaude.

Zerbait espero da gutaz.

Aitorrek ez du telefonorik hartzen.

Zer egiten du ostruka batek arrainontzi baten barruan?

Barkatu, berriro hasiko naiz.

 

Kutxetan bizi gara.

Zerbait espero da gutaz.

Ez dago ez paretarik ez hondorik norabait bultzatuko nauena.

Aitorrek ez du telefonorik hartzen.

Zer egiten du ostruka batek arrainontzi baten barruan?

Barkatu, berriro hasiko naiz.

 

Kutxetan bizi gara.

Zerbait espero da gutaz.

Aitorrek ez du telefonorik hartzen.

Zer egiten du ostruka batek arrainontzi baten barruan?

Hegoak izanda ere ez dute hegan egiten.

Barkatu, berriro hasiko naiz.

 

Kutxetan bizi gara.

Zerbait espero da gutaz.

Aitorrek ez du telefonorik hartzen.

Nola esaten zaio zeure buruari maite duzula?

Zer egiten du ostruka batek arrainontzi baten barruan?

Barkatu, berriro hasiko naiz.

 

Kutxetan bizi gara.

Mundu guztia galduta dago.

Zerbait espero da gutaz.

Aitorrek ez du telefonorik hartzen.

Nola esaten zaio zeure buruari maite duzula?

Barkatu, berriro hasiko naiz.