Album
Formol Laborategia
Album
Formol Laborategia
Azaleko irudia: Dani Fano
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
174 orrialde
978-84-17051-96-9
 

 

Eskuak aurpegian
edo nola ito ur baso batean

 

Kamera aurrean nago. Gertuegi agian, nire aurpegia deformatzeraino.

Sudurra handitu zait eta txakur itxura daukat.

Eskuok begiak tapatzen dizkidate.

Begiak.

Ahoa.

Sudur zuloak.

Begiak berriro.

Magikarp baten itxura dut orain.

Kopetako azaletik tira.

Sudurra okertu.

Hatzak ahoan sartu.

Eskuok itotzen naute.

Eskuok askatzen naute.

 

Jolas bat da beraientzat.

Niri ni puta gracia.

 

Jendea obsesionatuta dago arrazoia duela pentsatzen,

eta, horrek,

nik arrazoia dudala ikustea galarazten die.