Album
Formol Laborategia
Album
Formol Laborategia
Azaleko irudia: Dani Fano
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
174 orrialde
978-84-17051-96-9
 

 

Zenayozu?

 

      Bocadillo de pelos ala bocadillo de uñas.

      Belarriko membrilluan bokadilloa ala pixa txupito bat.

      Berri Txarrak ala Ken Zazpi.

      Beste baten barruko arropa jantzi ala beste baten hortzetako zepilloarekin hortzak garbitu.

      Txillida ala Oteiza.

      Durangoko Azoka inoiz ez gehiago egin ala zure herriko jaiak inoiz ez gehiago ospatu.

      eitb ala Telecinco.

      Amaral ala La Oreja de Van Gogh.

      Euskal Herriaren independentzia ala feminismoaren garaipena.

      Hernia discal bat izan ala otitis kronikoa.

      Bi urte kartzelan igaro ala urtebete koman.

      Munduko hizkuntza guztiak hitz egin ahal izatea ala animaliekin hitz egin ahal izatea.

      Lola Flores aka La Faraona ala Rocío Jurado aka La Más Grande.

      40 urtera arte sexu harremanik ez izan baina handik aurrera sexu harreman bakoitza      kristorena izatea ala bizi guztian sexu mediokrea izan.

      Atxaga ala Sarri.

      Zure gurasoek zu larrua jotzen ikustea ala zuk beraiek.

      Lander Garro ala Zigor Garro.

      Arnaldo Otegiren edo Borja Semperren maitalea izan.

      Aznarren bibotea miazkatu ala txakur kaka jan.

      Jakin noiz hilko zaren ala nola.

      Ernai ala gks.

      Bizitza guztian txupitoak eta ura edan ahal izan ala denetarik edan ahal izan ura izan ezik.

      Zure ama hiltzea ala euskara hiltzea.

      Inoiz ez gehiago kolarik egin ala inoiz ez gehiago agujetarik eduki.

      Kiliki Frexkorekin txortaldi bat ala Ben Yartekin.

      Jendeak gezurra noiz esaten duen jakin ala nahi dituzun gezur guztiak esan inor enteratu gabe.

      Egunero zure urtebetetzea ospatu ala inoiz ez gehiago ospatu.

      Itzulera bideoklipetik Erramun Martikorena salbatu, ala Kukaiko dantzariak.

      Kutxa barruan gelditu eta zu zeu izan ala kutxatik irten eta zuregatik espero dutena izan.