Album
Formol Laborategia
Album
Formol Laborategia
Azaleko irudia: Dani Fano
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
174 orrialde
978-84-17051-96-9
 

 

Buelta bat

 

Noiztik ez dut buelta bat ematen?

Spotyn Quiero montarme en tu velero jarri eta banoa.

 

Buelta bat.

 

Argi bila atera naiz baina itzala besterik ez dago.

Geroz eta kutxa altuagoak egiten dituzte.

Buelta bat, itzaletik.

Lur hau txikleek estaltzen dute.

Geure listu eta petrolio zatiek asfaltatu dute bidea.

 

Buelta bat.

 

Iraganerako zulo batean sartu izan banintz bezala, nire institutura heldu naiz.

Txikle gehiago.

Horman zehar ilara bat osatzen dute.

Nik ere itsatsi nuen bat.

Listu eta petrolio zatiez osatutako historiaren denbora lerroa.

Haurrak Pokemon bila dabiltza eta kaiola borobiletan sartu nahi dituzte.

Ze Pokemon izango ote naiz ni?

Wobbuffet?

Jigglypuff?

Pikatxu. Pikatxu, fijo.

Baina Pikatxuk ez zuen eboluzionatzen, ezta?

Edo bai?

Eta nik?

 

Buelta bat.

 

Txikitako eskolari kartzela deitzen genion.

Orain, gurpildun aulkientzako aldapa bat jarri dute.

Kartzela inklusiboa.

Bueltaka bueltan nabil.

Agian, Kerobiak zioen bezala, bueltaka nabil ez dudalako nondik irten.

Eta buelta bat eman beharrean zuzen joango banintz?

Edo Oker?

Edo Nerea Alias?

 

Ostruka bat.

Ostia, ostruka bat dut begira.