Album
Formol Laborategia
Album
Formol Laborategia
Azaleko irudia: Dani Fano
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
174 orrialde
978-84-17051-96-9
 

 

Ez dakit nire aukeren gainetik
amesten ari naizen

 

      Ez dakit nire aukeren gainetik amesten ari naizen.

 

 

 

 

 

ALBUM EKOIZTEA ERABAKI GENUENEAN, DIRU-LAGUNTZA BATERA AURKEZTU GENUEN LEHEN LAGINA DA, ZEINA, DIRU-LAGUNTZA HORI EMAN ZIGUTEN ARREN, BAGENEKIEN “HOBETU BEHARRA” ZEGOELA, BAINA GUK KARIŅOA DIOGU ETA ERAKUTSI NAHI DIZUEGU, MOMENTU HARTAN GURETZAT IZUGARRIZKO ZENTZUA ZEUKALAKO KONTATU NAHI GENUENAREKIN XD

 

ikertua: Mikroskopio batekin aztertzen naute,

                  ni naiz ikertzaileen xedea.

                  Ni naiz objektua.

 

ikertzailea (ikertuari buruz): Bat-batean foku guztia bereganatzen du, inork ikustea nahi ez duen momentu horretan.

 

(Isilunea.)

 

ikertua: Dena dela, mundua ez da nik uste nuen bezalakoa.

                  Nik lehenengo neure buruari begiratzen diot, hori egitea berria omen da.

                  Likidoa naiz.

 

ikertzailea: Kristalezkoa da.

 

ikertua: Dena hain erraz eman didaten arren ez dut aurrera egiten.

 

ikertzailea: Errudun sentitzen da.

 

ikertua: Errudun sentitzen naiz.

                  Kostatzen zait naizen hori bakean uztea.

                  Neure burua justifikatzen dudala justifikatzen dut.

 

(Isilunea.)

 

                  Ez dakit.

 

ikertzailea: Aurreikusia dagoen pitzadura ekidin nahi du.

 

(Isilunea.)

 

ikertua: Aukeratzeko aukera eman didate,

                  eta nik,

                  aukeratua izatea aukeratzen dut,

                  aukera guztien artean.

 

ikertzailea: Ilaran hurrengoa da. Ez du ongirik onartzen, ez gaizkirik egiten.

 

ikertua: Deskartez egindako diagnosi beranta naiz.

 

            “Dona dona katona

            sutondoan aitona

            lepotik behera kuttuna

            atera neska-mutil

            tun-tu-na

            da-na

            a-zei-tu-na

            ba-ba-rru-na”