Album
Formol Laborategia
Album
Formol Laborategia
Azaleko irudia: Dani Fano
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
174 orrialde
978-84-17051-96-9
 

 

Interferentzia (II)

 

Espaloian etzanda

Jendez inguratuta

Dramaren erregeak

Hizki larriz bizitza

 

Dena ondo doala

Ospatzeko beldurra

Nere itxarongelan

Ametsak hankaz gora

 

Esan zenidan, esan zenidan

Ez dela posible horrela bizitzea

Esan zenidan, esan zenidan

Ez dela komeni gehiegi pentsatzea

 

Eta begira, eta begira

Egunak ihesi doaz

Neri begira, esan zenidan

Jasanezina nintzela

 

Ez naute ikusiko zurekin dantzan

Eskua lepoan dudan bitartean

Hortzak estututa, begi nekatuak

(Sekula ez aspertzeaz aspertuta)

Ez dut ikasiko

 

Saiatzen naiz, ez dirudien arren

Saiatzen naiz, ez dirudien arren

 

Arazoa ni nintzen

Arazoa nik neukan

Baina ez dut aukeratzen

Zer sentituko dudan

 

Esan zenidan, esan zenidan

Ez dela posible horrela bizitzea

Esan zenidan, esan zenidan

Beldurra zela nire beldur handiena

 

Eta begira, eta begira

Egunak ihesi doaz

Neri begira, esan zenidan

Horrela maite nauzula

 

Batzuetan ikusten naiz hau dena aldatzeko gai, ez da ez dudala nahi,

Benetan egon lasai, gehiegi kexatzen naiz, gehiegi kexatzen naiz!

 

 

 

Merina Gris, “Saiatzen naiz”

Zerua orain (2021)