Album
Album
Formol Laborategia
Azaleko irudia: Dani Fano
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
174 orrialde
978-84-17051-96-9
Formol Laborategia
 
 

 

Flotatzen dut

 

Flotatzen dut bizitzan

ia denarekin

eta ez dakit non dagoen hondoa.

 

Ez daukat

ez paretarik ez hondorik

norabait bultzatuko nauena.

 

Ur azalean nago.

Puto Atlantikoko

ur azalean.

 

Agian kontua igeri egitea da

sin más.

Bultzadarik gabe.

 

Edo igeriketa sinkronizatua egin.

Igeriketa sinkronizatua egitea

plan bat izan daiteke.

 

Planazo bat.