Album
Formol Laborategia
Album
Formol Laborategia
Azaleko irudia: Dani Fano
Diseinua: Metrokoadroka
2022, antzerkia
174 orrialde
978-84-17051-96-9
 

 

Puxikak

 

      Amaiaren urtebetetzea da, ez da entseguan geratuko baina opari bat ekarri digu: puxika bana.

      Puxikak gure arazoez puzteko eskatu digu. Haiekin jolastea ideia ona iruditu zaigu.

      Intzak kontatu digu beti eduki behar zuela puxika bat etxean txikia zenean, harekin jolastu ahal izateko, flotarazteko. Nola ez, jolasean hasi da.

 

intza:  Zer egin behar dugu orain gure arazoekin? Lehertu?

 

Elektrizitate estatikoarekin ilean puxikak pegatu eta gurekin eraman ditugu. Intzari ez zaio geratzen, ez zaio itsasten. Arazoek ez dute Intzarekin joan nahi.

      Bitartean…

 

mikel: Nik nire arazoa gela honetan utziko dut.

edurne: Nik ere bai.

mikel: Momentuz. Agian hemen zerbait gertatuko zaio.

edurne: Agian norbaitek eramango du.

mikel: Ez dut uste, a ze marroia.

edurne: Nik leku txukun batean utziko dut, metafora bat izan dadin.

 

Amaiak argazki bat egin zigun bere urtebetetzea ospatzera joan aurretik.

 

Mila esker :)