Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
99PGA eta bat gehiago, Jon Gerediaga
Behin eta berriro jaiotzekoak gara
99 pauso ganorabakoen aldamenean
Hondartzan ametsetik antzerkira
Ikastolako lagunak topatzeko estrategia bat
Ganorabakoen egunerokoak & eldarnioak
Telefono zenbaki bat eman didate. Non apuntatu dut?
Beste bat: mundu bat dago hor kanpoan inoiz kontrolatu ezin duguna
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
99PGA eta bat gehiago, Jon Gerediaga
Behin eta berriro jaiotzekoak gara
99 pauso ganorabakoen aldamenean
Hondartzan ametsetik antzerkira
Ikastolako lagunak topatzeko estrategia bat
Ganorabakoen egunerokoak & eldarnioak
Telefono zenbaki bat eman didate. Non apuntatu dut?
Beste bat: mundu bat dago hor kanpoan inoiz kontrolatu ezin duguna
Biografia
Peru Calabaza Saban
(Iruñea, 1973)
Idatzi, beti idatzi du (kronikak, ipuinak, poesia, abesti letrak) baina argitaratzeko premia handirik gabe aritu izan da. Kazetaritza ikasketak eta praktikak egin eta gero, zenbait lagunekin batera Bilbon Mina Espazioa sormen gunea abiatu zutenetik sorkuntza jolas etengabean ari da. Antzerki zuzendaritza ikasketak egin zituen Barakaldoko Antzerki Ikastegian, baina oro har autodidakta sena dauka.
Denetarik egitea du gustuko.
Antzerki testugintzan FTI-Antzerkiola Imaginarioarekin hasi zen (Mis rarezas dirías tú, 8 Olivetti poetiko, Caja XXI Kutxa, La niña que sueña lunas también se mea en la cama) eta gerora Pikor Teatro (Marra Zapaldu, Jokoaut!), L'Alakran (Optimistic vs Pessimistic, Kaïros, Sísifos y Zombis) edo La Elemental (Infame) antzerki konpainiekin batera idazten aritu zen, hamar bat urtez antzerki idazle profesional gisan. Bakarka idatzi zituen ere Umbral eta hemen aurkezten dugun 99PGA hau. Gaur egun MelonYeimon taldearen parte da eta Mostar 2040 proiektua dauka esku artean. Xamurtasunaren Historia Zaldibian narrazioa idatzi berri du 2021eko udan.
Hitzetik ekintzara (eta ekintzatik hitzera bueltan) dabil azkenaldian. Kuid – Epizentroak Aldatuz egitasmoa abiatu zuen 2018an, pertsonen bizimodua hobetzeko proiektuak gauzatzeko, mugak apurtuz eta etiketak saihestuz.
Egun Larrabetzun bizi da.