99 pauso ganorabakoen aldamenean
99 pauso ganorabakoen aldamenean
Peru Calabaza Saban
Azaleko irudia: Juncal Altzugarai
Diseinua: Metrokoadroka
2021, antzerkia
90 orrialde
978-84-17051-76-1
Peru Calabaza Saban
1973, Iruņea
 
 

 

Absentziatik hona

 

 

Absentzia mota batean zaude

ez egote ez izate kanpoan izate

urruntze aldentze urrunaldi batean

nahiz nik erraz sumatu dezakedan ondoan gaudela

baina zu hor falta horretan gabezia horretan

ez egote ez izate kanpoan izate.

 

Hitz beteekin ahalegintzen naiz zu nigana ekartzen

zure arreta, zure kasua ala zure jaramona nireganatzen

zure kortesia gutxienez.

 

Beste egun batzuetan ez baina gaur behar dut adi nazaten,

adi nazazun.

 

Tomate, sandia, bihotza...

Hitz beteekin esaten dizut.

Urez betetako hitzekin

euria, malkoak, tea esne eta eztiarekin.

Oxigenoz betetako hitzekin

birika, airea, bizitza, maitemina.

 

Orduan zu, bakarra, politki

jaitsi eta musu eman didazu

hitzik gabe.