Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
99PGA eta bat gehiago, Jon Gerediaga
Behin eta berriro jaiotzekoak gara
99 pauso ganorabakoen aldamenean
Hondartzan ametsetik antzerkira
Ikastolako lagunak topatzeko estrategia bat
Ganorabakoen egunerokoak & eldarnioak
Telefono zenbaki bat eman didate. Non apuntatu dut?
Beste bat: mundu bat dago hor kanpoan inoiz kontrolatu ezin duguna
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
99PGA eta bat gehiago, Jon Gerediaga
Behin eta berriro jaiotzekoak gara
99 pauso ganorabakoen aldamenean
Hondartzan ametsetik antzerkira
Ikastolako lagunak topatzeko estrategia bat
Ganorabakoen egunerokoak & eldarnioak
Telefono zenbaki bat eman didate. Non apuntatu dut?
Beste bat: mundu bat dago hor kanpoan inoiz kontrolatu ezin duguna
Hizlariarena
Ganorabako batek hitzaldi bat emateko asmoa agertzen du, eta maisuz mozorrotzen da. Aretoko giroa bere gustura jartzen duen bitartean, inork ez baitio laguntzen, mortadela txerriak (beste ganorabako bat da, baina hau ere mozorrotuta) bere aurkezpena egingo digu ia-ia konfidentzia moduan.
mortadela txerria: Gaia geo-in-ge-nia-ri-tza du. Neurri handiko teknologiaren bitartez planeta baten egoera globala aldatzeko gai dira geoingeniariak. Edo horretan saiatzen dira. Berak kontatuko digu ondo. Asko daki horretaz. Antza, errusiarrek 1993an 25 metroko ispilu bat jarri zuten espazioan satelite bati lotuta eguzki izpiak Siberiaraino islatzeko. Bidaian kontatu dit. Gutxi dakigu guk baina oso zientzia landua da geoingeniaritza hori. Adibidez: 2005eko martxoan aurora boreal artifiziala sortzea lortu zuten Ameriketako zientzialari batzuek. Mikroorganismoak sartuz, Artizarreko klima aldatzeko egitasmoak ere badaude, edo Lurraren orbita aldaraztekoa hemendik bilioi bat urtera eguzkitik urrundu ahal izateko, ez erretzeko. Horrelako gauza pila bat gauza...
Une batean maisuak mikrofonoa probatzeko zera esaten du:
maisua: Ene barruan dauzkat hainbat ezkutuko bidaiari, nik gonbidatu gabe igo direnak nire ontzira.
Prestaketekin jarraitzen du inork laguntzen ez diola. Zerbaiten bila dabil. Bitartean mortadela txerriak aurkezpenarekin jarraitzen du, mikrotik orain.
mortadela txerria: Bostondik etorri da gaur. Nik jaso dut aireportuan. Askotan joaten da Ameriketara. Woody Allen ere ezagutzen omen du... Mundu osoan ibilia da, eta aditu handia da. Bere herrian ganorabako deitzen diote besterik gabe...
maisua (besteari mikroa kenduz): Hasiko zara halakoak esaten eta gero zure trasteak lekuz aldatzen hasiko zara ia-ia konpultsiboki, eta “Hau nahi dut” esan nahiko zenuke baina ez duzu topatzen.
Eta hasten zara harat-honat.
Eta beldur gehienak hasten zaizkizu etortzen.
Baina zuk jaramonik ez egitea erabaki duzu eta aurrera jotzen duzu.
Gustuko uste duzuna hasten zara egiten.
Baloratzen duzu hau.
Baloratzen duzu bestea.
Orokortasunetan galtzen zara.
Albisteak telebistan gertatzen dira.
Kontatzen dizute uneoro hau eta bestea.
Irudiak. Goizaldeko hirurak dira eta orain neska bat ibiliko da esaten kate pribatu horietako batean jendeak deitu egin behar duela. Zuk deitu egin behar duzula. Nik deitu egin behar dudala. Letra batzuk daude laukitxo batean barreiatuta banan-banan eta bakoitza alde batera begira. Sei letra. Horiekin hitz bat osatu beharra dago. Eta emaitza dakienak deitu. Letrak dira F I E S T eta A . Horrela esanda erraza da, baina A T E I S F esaten badut, e... Eta, hara! badakit erantzuna (poz ttikia ematen dit honek).
Festa bai, nik!
Gauza batzuek ematen dute poz ttikia eta poz handia beste batzuek.
Eta ez dut inoiz deitu baina orain egingo dut. Gero Tarotera deituko dut. Harrigarria benetan nigan, ezta? Baina hori egiteko gogoa sartzen bazait egingo dut. Eta dirua soberan banu dirua gastatzen emango nuke denbora guztia. Zuk ere egin dezakezu. Atera daukazun diru guztia bankutik, txanponetan eskatu leihatilan (poltsa bat eraman, noski, txanponak sartzeko) eta txanpon horiekin guztiekin joko-aretora sartu eta eskuarekin banan-banan txanpon guztiak hartu eta makinetan sartu. Frutak.
Koloretako frutak.
Diru guztia xahutu duzunean eskatzen hasi: familiakoei ahal duten guztia atera, dirua daukaten lagunei gehiago eskatu, atzeratutako zor guztiak banan-banan kobratu, kalean eskatu, eta ateratako hori guztia ere txanponetara aldatu eta joko-areto horretan xahutu. Gero hondartza bateraino oinez joan, dagoen distantziara dagoela, eta iristerakoan bainu on bat hartu. Gutxienez.
Buuu-ffa!
denbora soberan dugunez, guztia baldarki egin dezakegu lasai-lasai.
Bokaziozko ofizioak:
Tostada gainean gurina zabaltzen katedratikoa!
Peritu kafegilea!
Laranja-zukugile katedratikoa!
Holako gauzak, bai...
“Oso pertsona berezia” esaldia esateko 1.000 modu desberdin.