Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
99PGA eta bat gehiago, Jon Gerediaga
Behin eta berriro jaiotzekoak gara
99 pauso ganorabakoen aldamenean
Hondartzan ametsetik antzerkira
Ganorabakoen egunerokoak & eldarnioak
Telefono zenbaki bat eman didate. Non apuntatu dut?
Beste bat: mundu bat dago hor kanpoan inoiz kontrolatu ezin duguna
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
99PGA eta bat gehiago, Jon Gerediaga
Behin eta berriro jaiotzekoak gara
99 pauso ganorabakoen aldamenean
Hondartzan ametsetik antzerkira
Ganorabakoen egunerokoak & eldarnioak
Telefono zenbaki bat eman didate. Non apuntatu dut?
Beste bat: mundu bat dago hor kanpoan inoiz kontrolatu ezin duguna
Ikastolako lagunak topatzeko estrategia bat
Noizean behin ikastolako lagunen burutazioak etortzen zaizkit. Ametsetan, batez ere.
Halako lekuan aurkitzen ditut edo halako harremana daukagu... Eskolakide gehienak ez ditut behin ere ikusi azken 15-20 urteotan. Baina asko gogoratzen ditut. Asko. Guztiak batuko balira multzo handi samarra osatuko lukete. Manifa on bat. Harremana guztiz galdua dugu, baina lagunak gara hala ere. Nik ez dakit ezer haiei buruz. Hil diren, ezkondu diren, antipodetan bizi diren, ez dakit ezer. Non nago ni eta non dago haietako bakoitza une honetan bertan! Ze itxura ote duten! Baina... zerbait gertatzekotan... ez dakit... zerbait... badakit hor egongo direla.
Beti pentsatzen dut igual baten bat etorri dela gaur hona, ganorabakoen funtzio hau ikustera. Eta funtzio ostean 20 urtez elkar ikusi gabe egon ondoren 5 minutuko astitxo bat elkarrekin emango bagenu... bakardadean... hor zer gerta liteke? Ze magia dago? Zenbat irudi agertzen dira... ze, hor dena batzen baita... zeren, une hori gertatzen bada zer izango da: orainaldia? iragana? iragana eta orainaren arteko zubi modernoa? etorkizuna? balizko etorkizuna?
Guai egongo zen orain norbait azaltzea... edo gero, funtzioa bukatzerakoan kamerinoan...
Baten batek ere joka lezake egoera eta, nahiz eta ia ziur egon eskola berdinera joan ez ginela (holako gauzak maiz notatu egiten dira!), ba igual pertsona lirain batek kamerinora etorri nahi du eta zerbait asmatu nirekin egoteko, eta horrela bidea eskaintzen diot... en fin!
Puntazo bat!
Baina, bueno, bestela, imajinatzea hori gerta litekeela... hori bakarrik ja guai dago...
denak (publiko artean ibiliz):
Zu zara... Maiteren laguna! ...ondo izan!
Zu zara... Amaiaren laguna! ...ondo izan!
Zu zara... Iņigoren laguna! ...ondo izan!
Zu zara... Anjelen laguna! ...ondo izan!
Zu zara... Jonen lehengusua! ...ondo izan!
Zu zara... Arantzaren laguna! ...ondo izan!
Zu zara... Itziarren semea! ...ondo izan!
Zu zara... Aitorren laguna! ...ondo izan!
Zu zara... Mikelen laguna! ...ondo izan!
Zu zara... Zure autoaren laguna! ...ondo izan!