99 pauso ganorabakoen aldamenean
99 pauso ganorabakoen aldamenean
Peru Calabaza Saban
Azaleko irudia: Juncal Altzugarai
Diseinua: Metrokoadroka
2021, antzerkia
90 orrialde
978-84-17051-76-1
Peru Calabaza Saban
1973, Iruņea
 
 

 

Korronteak

 

 

      Itsas ertzean nago, Lekeitioko Karraspioko hondartzan, irla inguruko uretan ahoz gora etzanda.

      Korronteak eraman nazan uzten dut nire burua uretan lasai fresko-fresko egonean egoten.

      Korrontea dabil eta pixka batean utzi egiten diot itsasoak eraman nazan berak nahi duen lekura.

      Utziko banio, itsasoak bakarrik dakien leku horretara eramango ninduke eta han aurkituko nituzke mendeetan zehar itsasoak eramandako gauza eta giza guztiak.

      Nora abiatzen dira indarrik gabe geratzen diren gauzak eta gizak, itsasoak edo haizeak eramanak?

      Uretatik ateratzen naiz.

      Mareak ekarritakoak begiratzen ditut, uhin lerroa markatzen dutenak hondarrean. Egur puskak, karrakelak, alga zatiak, giza hondakinak, txori hilotz pare bat. Guztiak indarge honaino iritsi den olatua lez.

      Ni neu lez, oheratzerakoan.