Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
99PGA eta bat gehiago, Jon Gerediaga
Behin eta berriro jaiotzekoak gara
99 pauso ganorabakoen aldamenean
Hondartzan ametsetik antzerkira
Ikastolako lagunak topatzeko estrategia bat
Ganorabakoen egunerokoak & eldarnioak
Telefono zenbaki bat eman didate. Non apuntatu dut?
Beste bat: mundu bat dago hor kanpoan inoiz kontrolatu ezin duguna
Aurkibidea
Sar hitza, EHAZE
99PGA eta bat gehiago, Jon Gerediaga
Behin eta berriro jaiotzekoak gara
99 pauso ganorabakoen aldamenean
Hondartzan ametsetik antzerkira
Ikastolako lagunak topatzeko estrategia bat
Ganorabakoen egunerokoak & eldarnioak
Telefono zenbaki bat eman didate. Non apuntatu dut?
Beste bat: mundu bat dago hor kanpoan inoiz kontrolatu ezin duguna
Play
Eszenatoki alboan bi mahai: Batean edariak eta pikatzeko gauzak egongo dira. Nahi duenak har dezala. Bestean soinu eta argi-mahaiak daude. Nahi duenak jar dezala esanez bezala. Eszenetan erabil litezkeen bestelako objektuak daude inguruan, bista-bistan. Musika ekipoa, diskoak, giro-soinu grabatuak. Edonolako argiztapen elementuak ere, txikiak zein handiak. Jantziak ere bertan daude.
Kamerinorik ez dago.
Publikoa aldamenean dago. Dena publikoari esaten zaio hasiera batean, belarrira bezala, edo begietara, edo eskuetara... Denok gara parte, espazio berean baikaude elkarrekin.
Aktoreak publiko artean egon daitezke, eta hortik mahaietara hurbildu, mokaduren bat hartzera, edo musikaren bat edo argiren bat instalatzera.
Aktore bakoitzak toalla bat hartu eta luze zabaldu eta lisatzen du zoru gainean.
Hondartzan neguan bezala kokatzen dira toallak lurrean zabalduta eta gainean etzanda, begiak itxita, bakardade intimo goxoan, hamar minutuko siestatxoa egiten duenaren patxadaz. Horrela daudela, noizean behin kartelak ateratzen dituzte toalla azpitik eta erakutsi egiten dituzte. “Bazile” tentsio bat dago.
2 MINUTU BARRU HASIKO GARA
MINUTU BARRU HASIKO GARA
EZ, 3 MINUTU BARRU HASIKO GARA
ONGI ETORRIA ZARA
5 MINUTU BARRU HASIKO GARA
10 MINUTU BARRU HASIKO GARA
30 SEGUNDO BARRU HASIKO GARA
HASTEN ARI GARA
ONGI ETORRIAK IZAN ZAITEZTELA OPA DIZUEGU
BIHOTZ-BIHOTZEZ
BIRIKA-BIRIKAZ
URDAIL-URDAILEZ
GILTZURRUN-GILTZURRUNEZ
ETA BATEZ ERE: BURMUIN-BURMUINEZ
NAHI DUENAK PIXA EGITEKO DENBORA DAUKA ORAINDIK
YA EZ!
BAGOAZ!