Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak
Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak
BUKOWSKI-REN LANAK
1944: Story aldizkariak narrazio labur bat argitaratu zion: «Consequences». Idazten jarraitu arren, denbora luzean ez zuen ezer argitaratu.
1955: Poesia idazten hasi zen, prosa alde batera utziz. Aldizkari underground ugarik argitaratuko zizkioten poemak 50, 60 eta 70. hamarkadetan.
1960: Flower, Fist and Bestial Wail poema-liburua.
1962: Longshot Pomes for Broke Players (“poem” hitza nahita deformaturik: “pome”) eta Run whith the Hunted poema-liburuak argitaratu zituen urte berean.
1963: It Catches My Heart in Its Hands poema-liburua.
1965 : Crucifix in a Deathland poema-liburua. Urte berean Mimeo Press argitaletxeak narrazio-liburu bat argitaratu zion: Confessions of a Man Insane Enough to Live with Beasts. Hurrengo urtean, 1966an, argitaletxe berak prosazko beste liburu bat argitaratu zion: All the Assholes in the World and Mine. Honek guztiak animatu egin zuen Bukowski prosa berriz hartzera. Garai honetan hasi zen planteatzen idaztetik bizitzearen aukera.
1967: Open City Press egunkari alternatibokoek astero zutabe bat idazteko eskatu zioten. Izugarrizko arrakasta lortu zuen «Notes of a Dirty Old Man» izeneko zutabe horrekin, eta Los Angeleseko kultura undergroundeko pertsonaia famatua bihurtzen hasi zen.
1968: At Terror Street and Agony Way eta Poems Written Before Jumping out of an 8 Story Window poema-liburuak.
1969: Notes of a Dirty Old Man artikulu-liburua, Open Cityn idatzitako zutabeen bilketa. Urte berean The Days Run Away Like Wild Horses Over The Hills (Egunak Ihesi Doaz Basazaldiak Bezala Mendiez Gaindi) argitaratu zuen, aurreko poemarioetan eta hainbat aldizkaritan idatzitako poemen bilduma garrantzitsua. Urte honetan ere Penguin argitaletxe entzutetsuak Bukowskiren poema batzuk sartu zituen Penguinen Poeta Modernoak izeneko bilduman.
1970: Fire Station (Suhiltzaile-Etxea) poemario laburra.
1971: Post Office nobela. Posta-bulegoa utzi, hurrengo egunean bertan idazteari ekin eta 19 egunen buruan amaitu ei zuen bere lehenbiziko nobelak izugarrizko fama ekarriko zion epe laburrera, bai EEBBetan bai Europan best-seller bihurtuz.
1972: Mockingbird Wish Me Luck (Burla-txoriak Zortea Opa Dit) poema-liburua. Urte honetan Erections, Ejaculations, Exhibitions and General Tales of Ordinary Madness narrazio laburren liburua plazaratu zuen, San Franciscon eta inguruetan sekulako oihartzuna izan zuena.
1973: South of No North narrazio-liburua. Urte honetatik aurrera John Martin bere lagun eta editoreak zuzentzen zuen Black Sparrow Press argitaletxearekin baino ez zituen idazlan mardulak argitaratuko, aldizkari txikietara poemak bidaltzen jarraitu arren.
1974: Burning in Water, Drowning in Flame: Selected Poems 1955-1973 poema-bilduma luzea.
1975: Factotum nobela.
1977: Love Is a Dog from Hell: Poems 1974-1977 (Maitasuna Infernuko Txakur bat Da: Poemak 1974-1977) poemarioa.
1978: Women nobela.
1979: Play the Piano Drunk/Like a Percussion Instrument/Until the Fingers Begin to Bleed a Bit (Jo Pianoa Mozkorturik/Perkusio Tresna lez/Hatzak Pittin bat Odoltzen Hasi Arte) poema-liburu interesgarria, 70. hamarkadako bere bizitzaren eta poesiagintzaren sintesia. Urte honetan beste narrazio-liburu bat argitaratu zuen: Shakespeare Never Did This.
1981: Dangling in the Tournefortia poema-liburua.
1982: Ham on Rye nobela.
1983: Bring Me Your Love ipuina eta Hot Water Music narrazio-liburua.
1984: There’s No Business ipuina eta War All the Time: Poems 1981-1984 (Gerra Etengabe: Poemak 1981-1984) poema- liburua.
1986: You Get So Alone at Times That It Just Makes Sense poema-liburua.
1987: Barbet Schroeder zine-zuzendari frantziarraren Barfly filmearen gidoi autobiografikoa. Gidoia, berez, amaituta zegoen 1985erako baina arazoak izan zituzten Hollywood-eko ekoizleak komentzitzeko. Black Sparrow Pressek, The Movie: “Barfly” izenburupean, zine-gidoi hura argitaratu zion filmea estrenatuaz batera.
1988: The Roominghouse Madrigals: Early Selected Poems 1946-1966 (Ostatuko Madrigalak: Gaztaroko Poema Hautatuak 1946-1966) poema-liburua.
1989: Hollywood nobela.
1990: Septuagenarian Stew: Stories & Poems narrazio eta poema-liburua.
1992: The Last Night of the Earth Poems (Munduko Poemen Azken Gaua) poema-liburua.
1993: Screems from the Balcony: Selected Letters 1960-1970, hainbat idazle eta editoreri bidalitako gutunen bilduma. Urte berean, John Martin bere editoreak pertsonalki paratutako edizio batean, narrazio, poema eta nobeletako pasarte batzuen bilduma argitaratu zion omenaldi gisa: Run With the Hunted: A Charles Bukowski Reader.
1994: Pulp nobela. Argitaratu eta gutxira, martxoaren 9an, hil egin zen.
1995: Living on Luck: Selected Letters 1960s-1970s (volume 2) gutunen 2. bilduma. Hil ostean argitaratua.
1996: Betting on the Muse: Poems & Stories (Musaren alde Apustuetan: Poemak eta Narrazioak). Hil ostean argitaratua.