Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak
Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak
KAIOLAN ALDERRAI
Nahasmendu-orduen joanarekin batera
susmo gogogabea, aitaren itzaletan
atzitua.
kafetegien inguruko auzo-bideak mortuak daude
egunez.
nire katuak so egin dit eta ez dauka argi
zer arraio naizen
eta nik soa itzuli diot eta eskerrak ematen ditut
berari buruz
gauza bera sentitzeagatik...
orain 40 urteko aldizkari sonatu baten zenbaki bi
irakurtzen
nabil, sasoi hartan atsekabe larria hartu nuen
idazkera horrekin,
oraindio atsekabetzen nau
sentimendu
berak,
eta idazleotarik bat bera ere ez da zendu.
aldi batzuetan eta toki batzuetan justizia
estrainioren bat izaten da
azpilanean.
beste aldi batzuetan berriz
ez...
gramatika-eskola izan zen
etortzeko zegoen infernualdi luze baten
lehenbiziko gaztigua:
beste izaki batzuen ezaupidea egin behar izana
nire aita-amak bezain beldurgarriak.
ezer lor nezakeela pentsatzea ezinean pentsatzea zen
behin izan ezik...
domina irabazi nuenean Armamentu-Erabilera
irakasgaian
Ofizial-Erreserbarako Entrenamendu-Zentroan nengoela
ez nuen ahaleginik egin
irabazteko.
ezertarako ere ez nuen egiten ahalegin berezirik,
neskek berek ere
atzetik ibiltzeko
jolas txar bat baino ez ziruditen: hain neke handiak
izatea ere
horren gutxitxo lortzeko...
gauero loak hartu baino lehen
sarri kontsideratzen nuen zer
egingo nuen, zer izango nintzen:
banku-lapurra, mozkorra, eskalea, baboa, behargin
arrunta.
baboa edo behargin arrunta izango nintzelako
uste osoa nuen
hobeak ematen baitzuten
beste edozein aukerak baino...
tripa-zorriekin edo goseak hiltzen ibiltzearen
gauzarik onena zera da
azkenik
jan egiten duzunean
hain gauza magikoa eta
goxoa eta ederra izatea.
bizitzan zehar egunean 3 otordu betetzen duen jendeak
inoiz ez du bene-benetan
janaria
goxatu...
jendea bitxia da: aldi oro izaten dira haserre
huskeriengatik,
ordea kontu garrantzitsuagoren batean
nola baita
beren bizitzak osoki xahutzea,
horretan ematen du
ezertaz ere jabetzen ez direla...
idazleei buruz: aspaldi ohartu nintzen
haietarik gehientsuak
batera dabiltzala igeriketan.
antzinan eskolak, aginte-indarrak,
teoriak zeuden
elkarri babesa zein jipoiak ematen zizkioten
taldetxoak.
literatur politika zen oro.
karta-jokoa eta samina zen
oro.
lehen beti uste izaten nuen idaztea
lanbide bakartia zela.
hala uste dut orain ere...
animaliek egundo ez dute ardurarik hartzen
Zeruaz edo Infernuaz.
nik ere
ez...
agian horregatik
segitzen dugu
bidean tipi-tapa...
jende bakartia hurbil denean
berehala ulertzen dut
zergatik uzten duen bakarrik
beste jendeak.
eta nigan
bedeinkazioa izango litzatekeen
hori
haiengan
izuikara da...
ai, Celine gizagaixoa.
liburu bakarra idatzi zuen.
ahaztu besteak.
ordea, hura bai liburua:
Voyage au bout de la nuit.
kirioetan zuen guztia
erauzi zion Celine-ri liburu-puxka horrek.
txingoka eta xelebreturik
utzi zuen
behin eta betiko izarloka distiratsua
ebentualtasunaren
lainoan barrena...
Estatu Batuak leku benetan
estrainioa da: gailurra jo zuen
1970ean
eta ordutik hona
urte bakoitzeko
3 urteko
erregresioa nozitzen du,
gaur
1989a
1930a dugularik
gauzak egiteko
moduan.
ez duzue zinera joan beharrik
beldurrezko ikuskizunaz
gozatzeko.
zoroetxe bat dago
idazlanak postaz bidaltzeko noan
posta-bulegotik hur.
sekula ez dut aparkatzen posta-bulegoaren aurrean,
zoroetxearen aurrez aurre aparkatzen dut
eta bertan jaitsi.
zoroetxe aldamenetik hasten naiz bidea egiten.
zoro txikienetarik batzuei baimena ematen diete
atalondoan egoteko.
usoak lez
jesartzen dira.
haiekin
halako senidetasun moduko bat sentitzen dut.
baina ez naiz haiekin batera jesartzen.
aurrera jarraitu eta neure lanak botatzen ditut
urgente dioen zirrikitura.
jakin beharko nuke
zertan nabilen.
atzera bidean begiratu egin diet,
begira-ez-begira
pasatu naiz
autora sartu eta
abian jarri dut.
baimena dut
autoa gidatzeko.
etxerainoko bide osoa
egin dut autoz.
garajerako bidean sartu dut autoa,
pentsatuz
zertan nabil?
autotik irten
eta ene 5 katuetarik bat besoetara igo zait,
oso lagun
ona da.
lurrera eraitsi eta
laztanak egin dizkiot.
orduan primeran sentitu naiz.
ni naiz zehatz eta mehatz
izan beharko nukeena.