Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

LASTERKETATIK
LASTERKETARA BITARTEAN
Ondo dakit ez nizukeela enbarazu
egin behar, esan zuen.
zuzen habil,
erantzun nik.
hala ere, jarraitu egin zuen, esan nahi dizut
esna egon naizela gau guztian
zure azken liburua
irakurtzen.
zure liburu guzti-guztiak
irakurri ditut.
posta-bulegoan
egiten dut lan.
oh, esan nuen
eta elkarrizketa egin nahi dizut
gure aldizkarirako.
ez, esan nuen, elkarrizketarik
ez.
zergatik? berak
elkarrizketekin gogaiturik nagok,
ezertxo ere ez ditek jartzen
zuzen.
begira, jarraitu zuen, gauzak erraztuko
dizkizut, zure etxera joango
naiz edo Musso’s jatetxean afaltzera gonbidatuko
zaitut.
ez, eskerrik asko, esan nuen.
begira, elkarrizketa ez da benetan gure
aldizkarian argitaratzeko,
niretzat da, idazlea naiz eta hanka
egin nahi dut
postetxetik.
a’ituzak, esan nion, har’zak besterik gabe aulki bat
eta jesar ha’i
idazmakinaren aurrean.
elkarrizketarik ez? galdetu zidan.
ez, arrapostu nion.
ospa
egin zuen.
zaldiak mantso zihoazen pistara bidean
hurrengo lasterketarako.
gizon gazte horri hitz egiteak
txarto sentiarazi ninduen.
uste zuten idazteak zerikusia duela
gauzaren politikarekin.
ez zeuden
burutik aski eginda
sinpleki jesartzeko
idazmakinarekin aurrez aurre
eta hitzak lehertzen
lagatzeko.
ez zuten
idatzi nahi.
nahi zutena zen
arrakasta izatea
idaztearekin.
zutik jarri nintzen
apustua egiteko.
alferrik da onartzea
solasaldi laburtxo bati
zure eguna
pikotara bidaltzea.