Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

ERANTZUNA
Antxintxika dabil eta harat-honat parez pareko gelan
barrezka,
tira, gizona, hik beti nahi izan huen emakume
ero bat,
ezta?
kar-kar-kar-kar-kar.
hi beti liluratu izan haute emakume eroek,
ezta?
kar-kar-kar-kar-kar.
eseri hadi, diot nik, kaferako ura berotzen ari
dun.
jarri gara sukaldeko leiho aldamenean Los Angeles-ko
Igandeetarik batean,
eta diotsat,
ikusten dun gizon hori paseoan?
bai, dio berak.
ba al dakin zer darabilen buruan?
itaundu diot.
zer darabil-ba buruan?
itaundu dit.
zera zarabilen, diot nik, zera zarabilen
ogi-xerra bat nahi duela
almortzutarako.
ogi-xerra bat almortzutarako?
bai, imajinatu ahal dun putakume txoro-ostiarik
ogi-xerra baten guran dabilenik
almortzutarako?
ezin diat imajinatu.
jagi eta kafeak zerbitzatu ditut. orain
elkarri begira
gaude. zerbait oker joan da
gauean eta deskubritu nahi dugu
beraren tripako mina izan den
ala nire beherunzkoa
ala zerbait okerragoa.
kafeak goratu ditugu, ogi xigortua busti,
itauna gure begietan ispilatu da
eta gu jarri egin gara sukaldeko leiho aldamenean
Los Angelesko
igandeetarik batean,
zain.