Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

ZALDIAK ETA UKABILAK
Boxeo-borrokaldiak eta hipodromoak
daude han non potroak erauziak
eta zementoan barrena torratuak diren
izatearen
substantzian eta hatsean barrena.
ez dago bakerik ez
lorearentzat ez tigrearentzat.
hori nabaria da.
nabaria ez dena arauak dira.
ez dago araurik.
zenbaitzuk saiatu egiten dira arauak aurkitzen besteen
irakaskizunetan
eta egokitzen dira
ikuspegi horretara.
niretzat
beste batekiko esanekoa izatea norberaren
deuseztapena da.
izan ere, izate oro antzekoa den arren
izate bakoitza desberdina da
eta gure desberdintasunak
lege bakarraren pean gordetzeak
degradatu egiten du
gizabanako bakoitza.
boxeo-borrokaldiak eta hipodromoak
jakituriaren tenplo dira.
zaldi berak edo gizon berak
arrazoi beragatik
beti irabazten edo galtzen ez duen bezalaxe
halaxe egoten da jakituria
batzuetan
geldirik
pausaturik
edo atzekoz aurrera jarrita.
oso-oso gutxi
dira
gidalerroak.
araurik ez
zantzua baizik:
erne eskuineko buruarekin
eta markagailuaren
azken argi-flasharekin.