Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak
Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak
GUGGENHEIM FUNDAZIOKO
BEKADUN BATEK
ELKARRIZKETATUA
Hego amerikar Gugg-bekadun etorri berri hura
bere putarekin sartu zen
eta putak ohe-ertzean eseri eta
berna bikainak gurutzatu zituen
eta ni bernei begira paratu nintzen
eta gizonak laxatu egin zuen gorbataren korapiloa
eta nik biharamuna neukan
eta berak zera itaundu zidan
zer iritzi duzu ameriketako
poetez?
eta nik esan nion iritzi larregirik ez nuela
Ameriketako poetez
eta gero jarraitu egin zuen beste itaun
aspergarri batzuk egiten
(bitartean beraren putaren bernak
nire burmuinaren labarrean zeutzala)
hala nola
tira, zuk ez duzu ezelako ardurarik hartzen
baina irakasle izango bazina eta ikasleetarik
batek galdegingo balizu ameriketako zein poeta
irakurri beharko luketen
zer erantzungo zenuke?
begira nengoela putak ostera gurutzatu zituen bernak
eta niri bururatu zitzaidan
ukabilkada bakar batez jokoz kanpo
laga nezakeela gizona
4 minututan emakumea bortxatu
L.A.rako trena hartu
Arizonan jaitsi eta desertuan barrena abiatu
eta nik ezin nion morroiari esan
egundo ere ez nintzatekeela
irakasle izango
Ameriketako poesiagintza gustuko ez izateaz gain
Ameriketako irakaskuntza ere ez nuela gustuko
ezta haien ustez hartu beharko nukeen lanbidea ere,
horrexegatik zera esan nuen
Whitman, T.S. Eliot, narrasti eta piztiei buruzko
D.H. Lawrence-ren poemak, Auden.
eta orduan konturatu nintzen
Whitman zela benetako amerikar bakarra,
Eliot nolabait ez zela amerikarra eta
enparauak ere ez jakina, eta
berak ere bazekien hori
bazekien izorratu egin nuela guztia
ordea nik ez nuen apologiarik egin
zertxobait gehiago pentsatu nuen bortxaketaz
ordurako ia maitemindurik nengoen emakumearekin
baina banekien bera handik irten eta
sekula ere ez nuela berriz ikusiko
eta gero elkarri bostekoa eman eta Gugg-ek esan zidan
artikulua argitaratutakoan bidali egingo zidala
baina nik banekien ez zeukala artikulurik
eta berak ere bazekien hori
eta gero bota zuen
bidali egingo dizkizut ingelesera itzulitako
neure poema batzuk
eta nik esan nuen ederto-ba
eta so egin nien kalera zihoazela
eta so egin nien emakumearen takoi luzeei
eskailera-maila berde altuetan behera taka-taka
eta gero biak desagertu ziren
baina nik gogoan dut oraindio emakumearen jantzia
soin leunean irristan
bigarren azala bailitzan
eta basapiztien gorrotoa erne zitzaidan goizarekiko
eta amodioarekiko eta tristeziarekiko
eta neure ergel-kondizioarekiko
ezer komunikatzeko ezgai
eta sartu eta garagardoa amaitu nuen
beste bat irentsi
nire jaka frantsestu higatua jantzi
eta New Orleans-ko kaleetara murgildu nintzen
eta gau hartan bertan
lagunekin jesarri eta zozoki jokatu nuen
xikiñ
ahohandi eta fede txarrez eta ankerki
eta inoiz ez zuten jakin
zergatik.