Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

DUTXA
Gero gustuko izaten dugu dutxa hartzea
(gustuko dut ura beroago berak baino)
eta beti izaten du aurpegia leun eta baketsu
eta berak garbitzen nau lehenbizi
zabaldu egiten dit xaboia potroetatik
altxatu egiten ditu potroak
estutu egiten ditu,
gero txorta garbitzen dit:
«aizak, gogor daukak oraindio gauza hau!»
gero horko beheko iletxoak ikuzi,
sabela, bizkarra, sama, hankak,
nik irri irri irri,
eta gero nik egiten diot garbiketa...
lehenbizi pottorroa,
atzean paratzen naiz,
neure txorta beraren ipurdi-masailen artean
goxokiro xaboitzen ditut pottorroko iletxoak,
higidura xuabe batez ibiltzen naiz bertan garbiketetan,
beharrezkoa baino gehiago luzatzen naiz agian,
gero hanken atzealdea ikuzi, ipurdia,
bizkarra, sama, jirarazi egiten dut, muxukatzen dut,
xaboitu bularrak eta ikuzi, eta sabela ere bai, sama,
hanken aurrealdea, orkatilak, oinak,
eta gero pottorroa, beste behin, zortea ekartzeko...
beste muxu bat, eta bera irteten da lehenbizi,
sikatu eta, batzuetan kantari ibiltzen da
ni barruan nagoela
ura beroago jartzen dut
goxamen hartuz amodioaren mirariak dituen
bolada onekin
eta gero kanpora naiz...
normalean arratsalde apala izaten da, lasaia,
eta jantziaz batera komentatzen dugu
zer beste egin genezakeen,
ordea elkarrekin egoteak gehiena konpontzen du,
areago, den-dena konpontzen du
izan ere, gauzok konpondurik dauden artean
emakume baten eta gizon baten
historian, diferentea da bakoitzarentzat
hobea eta okerragoa bakoitzarentzat...
niretzat, sekulakoa da, gogoratzeko beste,
armaden martxa
eta kaleetan barrena dabiltzan zaldiak pasata
eta pasata ere min eta porrot eta zoritxar-oroitzapenak:
Linda, hik ekarri didan hau guztia,
hirekin batera eramaten badun
polliki eta xuabe eraman
ametsetan hiltzen banengo bezala eraman
bizirik hiltzen egon ordez, amen.