Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

MOZKOR-GELAKO EPAILEA
Mozkor-gelako epailea berandu
dator beste edozein
epaile bezala eta
gaztea da
ondo elikatua
edukatua
mainontzia eta
familia
onekoa.
guk mozkortiok zigarroak amatatu eta haren errukiaren
zain gaude.
fidantza ordaintzerik ez daukatenak dira
lehenengoak. «erruduna», diote, diote guztiek,
«erruduna».
«7 egun». «14 egun». «14 egun eta gero lekuz aldatuko
zaituzte Bergizarteratze-Zentrora». «4 egun». «7 egun».
«14 egun».
«epaile, hango morroiek ostiaka txikitzen zaituzte
bertan».
«hurrengoa».
«epaile, benetan txikitu naute ostiaka».
«hurrengo kasua, mesedez».
«7 egun». «14 egun eta gero lekuz aldatuko zaituzte
Bergizarteratze-Zentrora».
mozkor-gelako epailea
gaztea da eta
gainelikatua. janari larregi
irentsi du. lodia
da.
fidantzadun mozkorrak dira
hurrengoak. ilara luzetan jartzen gaituzte
eta epaileak arin
hartzen gaitu. «2 egun ala 40 dolar». «2 egun ala 40
dolar». «2 egun ala 40 dolar». «2 egun ala
40 dolar».
gutarik 35 edo
40 daude.
epaitegia San Fernando Road-en dago
txatartegien artean.
txinelarengana goazenean berak zera
diosku,
«zuen fidantza onartu egingo da».
«zer?»
«zuen fidantza onartu egingo da».
fidantza 50 dolar dira. epailetzak gordetzen ditu
hamarrak.
kanpora goaz eta geure
ibilgailu zaharretara sartu.
gure ibilgailuetarik gehienek itxura kaxkarragoa
dute txatartegikoek
baino. gutarik batzuek
ez dute
ibilgailurik. gutarik gehientsuenak
mexikarrak eta zuri txiroak gara.
trenbideetako terminalek kalea
zeharkatzen dute. eguzkia goian da.
ondo.
epaileak azal oso
xamurra
fina
du. epaileak
lodia du
paparra.
bagoaz eta autoz urruntzen gara
epaitegitik.
justizia.