Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Jainkoari eskerrak kalezuloengatik
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

NOR ARRAIO DA TOM JONES?
Bi aste neramatzan
New York-eko
24 urteko neska batekin
bizitzen —gutxi gora-behera
bertako zabor-garbitzaileen
greba-garaian— eta
gau batez 34 urteko
nire emakumea agertu eta
esan zuen, Ğikusi nahi diat
lehiakideağ. halaxe egin eta gero
zera bota zuen, Ğai, hi haiz
neskatxi potxolo puxka pollita hi!ğ
gogoratzen ditudan hurrenak dira
basa katameen oihuak:
garraxi lazgarriak eta atzaparkadak,
animalia zaurituen auhenak,
odola eta txiza...
ni mozkorrak nengoen eta
galtzontzilotan. saiatu egin nintzen
banantzen baina lurrera jausi eta
belauna urratu nuen. gero hara ziren,
ate metalikoaz bestaldera
etxeko atalondoa igarota
eta akabuan kale erdian.
txakurrada heldu zen
auto-patruilatan. buruen gainetik
zirkulutan zebilen poliziaren helikoptero bat.
komunera erretiratu nintzen
ispilura begira harroxko eta irribarretsu.
ez da ohikoa
55 urterekin horren
gauza bikainak jazotzea.
Watts auzoko kale-istiluak
baino hobea.
34 urtekoa
barrura itzuli zen. txizez bustita zuen
gorputz osoa
eta jantziak
zeharo zirtzilduak eta hari segika
zergatia jakin nahi zuten
txakur 2 sartu ziren.
galtzontziloak egokituaz batera
dena azaltzen saiatu nintzen.