Aurkibidea
Hitzaurrea, Josu Lartategi
Ostatuko madrigalak: gaztaroko poema hautatuak (1946-1966)
Poema-egile moderno eta arinen gainean berba bi
Guggenheim fundazioko bekadun batek elkarrizketatua
Hizketan moralitateaz, eternitateaz eta kopulatzeaz
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Egunak ihesi doaz basazaldiak bezala mendiez gaindi
Burla-txoriak zortea opa dit
Lehengo estiloko puta bat ikusi dut
Maitasuna infernuko txakur bat da: poemak (1974-1977)
Jo pianoa mozkorturik perkusio-tresna lez hatzak pittin bat odoltzen hasi arte
Hautagai politiko baten aurpegia publizitate-panelean
Beste mota bateko enkontru hurbilak
Ostarte franko Frantziako frontean
Gerra etengabe: poemak (1981-1984)
Lurreko poemen azken gaua
Lasterketatik lasterketara bitartean
Ezer ez da galtzea bezain eraginkorra
Musaren alde apustuetan: poemak eta narrazioak

JAINKOARI ESKERRAK
KALEZULOENGATIK
Oilandak fama lortu dik esan zuen eta gero
zerbait arabiar
bati eta putaseme bati buruz eta nik ostia bat
eman nion muturrean
eta hamar minutuz ibili ginen borroketan elurretan,
dena lore gorriz
zikinduz —arnastea labana bat da— eta ni
astronautei buruz hasi nintzen hausnarrean
zeru-sabaian zirkuluka, txalupatxo bat lez
putzuaren inguruan
guztia arazo barik zein arazoz gainezka,
eta akabuan gelditu egin ginen
edo norbaitek edo zerbaitek geldiarazi gintuen
eta orduan Harry-ren tabernara joan ginen
zerbait edatera eta lokala hutsik zegoen eta
Harry guri begira eta begira
hasi zen gorroto baligu bezala eta handik gutxira
guk ere gorroto genion
haren dirua, haren gorrotoa, guganako haren gorrotoa,
diru gutxiago
edo gorroto gutxiago genuelako, eta nire lagunak
edalontzia jaurti zuen Harryren
ispiluaren kontra eta orduan egiazki izan zigun gorroto,
eta guk ihesari eman genion
kalezulora eta zakurrek zaunka egin zuten,
eta abandonatu genuen esentzia bakarra
aldi hura
gogoratzearena izan zen
lo egon nintzen azken aldia
zeru-sabaiek men egiten ziotenean
guztiari.