Disoluzio agiriak
Disoluzio agiriak
2019, poesia
128 orrialde
978-84-17051-23-5
azala: Xabier Gantzarain
Jose Luis Otamendi
1959, Azpeitia
 
2014, poesia
2007, poesia
2000, poesia
1999, narrazioak
1995, poesia
1990, poesia
1987, poesia
 

 

JAKIN BEHAR GENUKE

 

 

autoak gurpilez gora erreka jo

eta ezin garbi ikusi ezin atzeman

zer txango modu abiarazten duen

orain bizi duzuna gaurkoari dagokion

hor inoren erabakitik baden

hor beste mahairen batek esan duen zer

egin duen noiz eta nortzuk hondar xehe bihurtu

 

goizero konplotaren teoriak arazten

suak amatatu elkarri eskua luzatuz

loak dena ezin baitu ezabatu:

“esnatu zenean dinosauroa artean han zegoen”

hala aspaldiko adiskideak bere izua altzoan hartu

eta terrier nano baten antzo

zure ondoan ferekatu du hatzak ilaje gorrian

 

letaginek maiz gosea baino

haragi-hezurren jakinmina izaten dute

eta urteek asaldatzeke dihardute marruskatzen

herio mezuak: “zuk bakea zer den azaldu niri

eta xehe erakutsiko dizut nik begiradaz

eta samako zain mamiekin

zelako baldintzak dituzten etxeko langileek”

 

jakin beharko genuke Jainkoaren bideak

errepide mapetara ekartzen

non jarri babes hesiak radarrak non

jakin beharko genuke zerekin jabal samina

gaua lo-eroaren aihen artean

ematen dutenei zer esan:

akaso aiurriz uharraren ohaide garela…

 

geuk erdizka asmatutako arbasoek

kiskalitako hirietan erretzen zaigu larruazala:

esan ahal da beste gerra batzuk zirela haiek

bestelakoak biktimak hizkerak

baina ezin zehatzago atzeratu erlojuetan

berritzen ditugu ekanduak

haitzurdinen xaflak metatuz ezkatetan

 

hilerri xuri bat daramagu haize gordean

eta ez dakigu zer egin irri egin besterik

negua iaz bezala dator honantz

patrikan eroan ohi dugun argitasunaren

gomuta lausoarekin disoluzioan:

aurki lurpetik deia jasoko dugu

odol hotzagoko jende bilakatu arau